«2.866 eskerrik asko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 02:00

Ekainaren 26an izandako hauteskundeen harira, eskerrak eman nahi izan ditu Podemos Hernani Ahal Duguk, Kronikara bidalitako prentsa ohar bidez: «hauteskundeetan izandako laguntza eskertzen dugu, partidu tradizionalen alternatiba izatearen konpromisoa berretsi da beste behin. Eskerrik asko Podemos-IU-EQUO bozkatu duzuen guztioi. Boto horiek aldaketaren mo­torra dira, pobreziara, prekarietatera eta eskubideak gal­tzera eramaten gaituzten politikak aldatzeko botoak dira».
Prentsa oharrean azaldu du­te­nez, jaso dituzten botoak be­har­rak eragindakoak izan dira: «behar horiek erantzuna jaso be­har dute, eta gu hemen gau­de, gainerako alderdiek behar horiek ez dituztelako erantzun».

Herritarrei zirkuluetara gerturatzeko gonbitea
Azkenik, herritarrak animatu dituzte gerturatu eta parte hartzera: «gizartearen eraikuntzaren parte izaten ja­rraitzera animatu eta gure zir­kuluetara gerturatzera gon­­bidatzen zaituztegu. Ha­rro gaude gugan izan duzuen konfiantzagatik.  Horregatik, 2.866 eskerrik asko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!