Partidu dotorea jokatu zuten larunbatean, Galarretako estelarrean aritu ziren lau erremontistek. Ansa II eta Barrenetxea hernaniarra izan ziren nagusi, 40-35, Segurola eta Ionen kontra. Zein baino zein jokatu zuten lauek partidua: aurrelariak gogor astindu zuten pelota; eta atzeko koadroetan ere, maila berdintsuan aritu ziren. Barrenetxea hernaniarrak txalo artean bukatu zuen partidua, berea izan baitzen partiduko azken tantua.