Hernanik 8 ordezkari, torneo internazionalenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 02:00

Urteko torneorik inter­na­zio­nalena jokatzeko prest dira Her­naniko futbolariak. Zortzi taldek eman dute aurten ize­na: bost gizonezkoen ka­te­go­rian ariko dira; eta hiru ema­kumezkoetan.
Gaur h­a­siko dute txa­pel­keta, eta aurreneko fase hau li­gaxka for­matuan joka­tuko du­te. As­teazkenera bitartean izang­o dira partiduak, hiruz­palau mai­l­aren arabera, eta onenek lor­­tuko dute azken fa­serako pasea. Finalak osti­ra­lean jokatuko dira; kontso­lazio fasea ere izango da.

48 partidu, Zubipen
Donostian eta inguruko herrietan jokatzen dira Do­nosti Cup torneoko partiduak, eta horietako bat izan ohi da Hernaniko Zubipe zelaia. Gaur­tik ostiralera bitartean 48 partidu jokatuko dira Her­na­nin. Gaurko aurrenekoa goi­ze­ko 10:00etan izango da, In­txa­ur­di eta Zumaiaren artekoa.

25 urte, aurten
Mundu mailan da ezaguna Donosti Cup Torneoa. Aur-tengoa gainera, edizio berezia izango da, 25 urte bete baitira antolatzen dela. 13 kate­go­riatan jokatuko da txapelketa, eta ehundaka taldek hartuko dute parte; torneoa hasi ze­netik 58 herrialdeetako or­dezkariak aritu dira Donosti Cup torneo ospetsuan. 

B-14/C Kategoria
2016/07/04 Hernani-Soca, Zubietan, 16:45
2016/07/05 Antigua Luberri-Hernani, Oiartzunen, 15:30
2016/07/06 Complutense AD-Hernani, Zubietan, 16:30
B-16/D Kategoria
2016/07/04 Hernani-Zubiri Manteo, Galen, 10:00
2016/07/05 Peñaflorida A-Hernani, Villabonan, 10:00
2016/07/06 Sta. Teresa-Hernani, Puion, 16:45
B-16/H Kategoria
2016/07/04 Mamaroneck Dymanimetes-Hernani, Lezon, 18:00
2016/07/05 CFB London FC-Hernani, Lezon, 13:00
2016/07/06 Hernani-Beti Ona, Zizurkilen, 13:00
B-18/D Kategoria
2016/07/04 Trintxerpe A-Hernani, Zarautzen, 12:00
2016/07/05 Hernani-Southwest SC, Galen, 13:00
2016/07/06 Hernani-Provimad, Fanderian, 15:30
B-18/J Kategoria
2016/07/04 Peñaflorida B-Hernani, S. Jose Obreron, 15:30
2016/07/05 Hernani-Larramendi, Ventasen, 16:00
2016/07/06 Hernani-Mundaiz, Zarautzen, 11:00
G-14/H Kategoria
2016/07/04 Tolosa CF A-Hernani A, Zestoan, 15:30
2016/07/05 Hernani A-Saran USM, Añorgan, 12:00
2016/07/06 Hernani A-Rayo Vallecano, Zestoan, 16:30
G-14/I Kategoria
2016/07/04 Fontsanta Fatjo A-Hernani B, Andoainen, 15:00
2016/07/05 Hernani B-Westchester Elite B, Orion, 16:45
2016/07/06 Tolosa B-Hernani B, Zarautzen, 15:30
G-16/F Kategoria
2016/07/04 Paris Saint Germain-Hernani, Zumaian, 10:30
2016/07/04 Amara Berri-Hernani, Villabonan, 18:00
2016/07/05 Hernani-R. Kentucky Inter., Añorgan, 17:30
2016/07/06 Hernani-Nanclares CD, Puio 1en, 11:00

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!