Txapelik gabe ere, harro egotekoa!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 6a, 02:00

Ez zuten urruti izan ezustekoa, baina ezin izan zuten txapela ekarri, pelotari astigartarrek, Herriarteko Txapelketaren finalean. 3-22 galdu zuten Olarra eta Zapiainek, eta bukaerara arte estutu arren, galdu egin zuten Oiarbidek eta Expositok ere (20-22). Horrekin, Azpeitiara joan zen txapela, eta ezin izan zuten ohorezko puntua lortu, Loidik eta Santxezek ere (22-19). Edozein kasutan, ederki ospatu zuten gero, Petritegiko bazkari herrikoian, egindako txapelketa bikaina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!