Martillo jaurtiketako hainbat txapelketa jokatu dira azken asteetan eta Hernaniko atletek emaitza bikainak lortu dituzte. Gasteizen esaterako, Euskadiko Txapelketa jokatu zen kadete mailan, eta Irati Olaetxea hernaniarra izan zen onena, 29,43 metroko jaurtiketa eginda. Maider Artola herritarra ere fin aritu zen: zilarrezko domina lortu zuen 28,07 metroko jaurtiketa eginda. Egun berean, baina Mataron, Espainiako txapelketa jokatu zen, eta bertan izan zen Aitor Urkia hernaniarra. Bosgarren egin zuen jubenil mailan, 61,78 metroko jaurtiketa lortuta.