Ibilgailu elektrikoa egin dute, hondakin metalikoen gaikako bilketa egiteko gaitasuna duena

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 3a, 02:00

Mondragon Unibertsitateak Hernanin duen kanpuseko ikas­leek proiektu berri bat garatu dute: ibilgailu elektriko bat, haririk gabeko birkarga sistema duena. Orona Ideon bi titulu eskaintzen dira, eta lehenengo mailako ikasleena izan da proiektua: Energia in­geniaritza gradua eta Prozesu Industrialetako Eko­teknologien ingeniaritza gradua. Azaldu dutenez, ibilgailu elektriko honek gaitasuna du hondar­tzan edo birziklatze plan  batean, hondakin metalikoen gaikako bilketa bat egiteko.

Jostailuzko kotxea abiapuntu
Adierazi dutenez, jostailuzko kotxe elektriko bat izan zen abiapuntua: «aurreneko pausua pilak ordezkatzea izan zen: birkarga azkarragoa po­sible egiten zuen superkondentsadoreak jarri zizkioten. Ondoren, haririk gabeko birkarga sistema diseinatu behar izan zuten, elektromagnetismoaren printzipioetan oinarrituta. Eta azkenik, diseinuari elektroiman bat gehitu zioten, hondakin metalikoak biltzen dituena». Prototipoa eta bideragarritasuna joan den ekainean erakutsi zu­ten Do­nos­tiako zurriola hon­dartzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!