Ordutegi zabalagoa abuztuan Biterik, Udal Liburutegiak eta Kiroldegiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 3a, 02:00

Udalaren kultur eta kirol egoitzek ordutegi zabalagoa izango dute abuztuan, hala ja­kinarazi du Udalak Kroni­ka­ra bidalitako prentsa oharrean.
Biteri kultur etxearen  eta Udal Liburutegiaren kasuan, goiz eta arratsalde irekiko dela azaldu dute: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00 ordutegia izango dute abuztuan.
Kiroldegiak ere ordutegi zabalagoa izango du datorren hilean. Orain arte, astegunetan 07:30-14:00 ordutegian ireki izan da abuztuan, eta aurten, arratsaldez, 16:30-20:30 ordutegian ere irekiko dute. Asteburuetan ere irekiko dela jakinarazi dute, baita abuztuaren 15ean ere: 09:00-13:00 ordutegian egongo da zabalik. Uztailean ohiko ordutegia izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!