Etorkinei egiten zaien ongietorria ulertzeko modu asko daude, eta horiek landu nahi ditu Kenkt taldeak, Welcome Donostia ekimenarekin. Ostiralean inauguratu zuten erakusketa Galarretako Orona Ideo Galleryn, eta uztailaren 15a arte izango da ikusgai, ostiraletik igandera. Lagun ugari gerturatu ziren atzo, baita ere, errefuxiatuen inguruan lau adituk eman zuten mahai ingurua entzutera. Ekimenek gaur izango dute segida. Ongietorria lantzeko bi modu aztertuko dituzte 12:00etatik aurrera Atsegindegin. Batetik, linografia tailerra antolatu dute txikientzat. Helburua da beraiek ere ongietorri lantzea, eta lan horiek ikusgai jartzea Oronan. Onenek saria jasoko dute gainera: bi irabazle izango dira: 12 urtera artekoa eta 12 urtetik gorakoa. Bestetik, helduentzako tailerra antolatu dute gaur, ‘Agurra’ dantzatzen ikasteko. Euskal Herrian ongietorria egiteko erabiltzen den dantza dela azaldu zuten aurkezpenean, eta sinbologia horri jarraipena emanez, Atsegindegira gerturatzeko gonbitea egin diete herritarrei.