«Besarkada solidario faltsuek baliozko bitxiak lapurtzea dute helburu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 3a, 02:00

Hernaniko Udaltziangoak bi iru­zur kasuren berri eman nahi izan du Kronikara bidalitako prentsa oharrean.
Batetik, herritarrei adi ego­teko eskatu die, azken bo­ladan besarka solidarioen kasuak izan baitira Hernanin: «he­rritarrei adi egoteko eska­tzen dizuegu. Izan ere, azken aldian besarkada so­lidarioa bezala ezagutzen den iruzur motaren bi kasu atzeman ditugu Hernanin. Herriko le­kuren bati buruz galdetu, eta ondoren, esker ona adie­raz­teko, besarkada bat ematen diete lagundu dieten herri­tarrei». Udaltzaingoaren esa­netan, iruzurgileek une hori aprobetxatzen dute lapurreta egiteko: «momentu horretan egiten dute lapurreta. Kasu hauetan urrezko lepoko ka­teak eta eraztunak lapurtzen dituzte». Biktimak zeintzuk izan ohi diren ere zehaztu du Udaltzaingoak: «adineko jen­dea izan ohi dute jomuga».

«Kontuz etxeetara txirrina joaz gerturatzen direnekin»
Bestetik, Udaltzaingoak etxee­tara ger­turatzen direnekin ere kontuz ibiltzeko eskatu die herri­tarrei: «etxeetara txirrina joaz ger­turatzen direnekin ere kontuz ibiltzeko eskatzen dizuegu. Eta baita ere, errebisioa edo kontratuan aldaketak egiteko aitzakia­rekin gerturatzen direnekin. Ez zabaldu aterik. Izan ere, egin beharrekoak eta ofizialak badira, aurrez jakinaren gainean jarri ohi dute bezeroa gutun bat bidalita edo tele­fonoz deituta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!