Taldeka nagusi, Gipuzkoako Itzulian

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 2a, 02:00

Ez zuen amestutako Gipuz­koa­ko Itzulia izan, Urko Sem­perenak, baina bere poza ere izan zuen azkenean, talde­ka­ko sailkapena irabazi bai­tzu­en, Donosti Berrirekin; talde­a­ren historian aurrenekoz.
Prologoan bertan hasi ziren gauzak oker, erori egin bai­tzen astigartarra. Baina amo­re ematetik urrun, ihesaldian sartu zen bigarren etapan, eta 60 kilometroren ondoren, hi­ru­garren izan zen; baita tar­te­ko helmugetan lider jarri ere! Eta sailkapen nagusian, berriz, bederatzigarren.
Hurrengo egunean okertu ziren gauzak berriro: matxura izan zuen abiatu bezala, eta bizikleta txikiago batekin egin behar izan zuen etapa. Beste bi tarteko helmuga hartu zituen, baina beste matxura batekin eta gorputza erabat minduta, bi minutu eta erdira iritsi zen.

Azkeneko egunean, ezinean
Ihesaldian sartzea zuen hel­buru azkeneko etapan, baina ezin izan zien aurkariei segi­tu, minduta, eta Luis Mari Ga­rikanok kendu zion maillota. Hala ere, pena bakarrik ez, poza izan zuen itzuliaren bukaerak: taldeka irabazi, eta Azparren tal­dekidea hirugarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!