Aurreko igandean izan ziren Espainiako Kongresu eta Senaturako Hauteskundeak, eta Aranon eta Goizuetan, bietan nagusitu zen EH Bildu.
Goizuetarrek, babes zabala eman zioten, eta boto guztien %67,47a jaso zuen. Bigarren Unidos Podemos izan zen, botoen %13,07arekin, eta hirugarren GeroaBai, %12arekin.
Herritarren %61,77ak eman zuen botoa, eta %38,23a abstenitu egin zen.
Aranon, Podemos gertuago
Abstentzioa haundiagoa izan zen Aranon, %57,58koa. EH Bilduk jaso zituen boto gehien, %38,1a, baina gertuago izan zuen Unidos Podemos, botoen %30,95a jasota. GeroaBai izan zen hirugarren indarra, botoen %21,43a lortuta.