Zein argazkik merezi du sari berezia?

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 02:00

Kronikak Argazki Lehiaketa ant­o­la­tu du aurten ere San Joan jai­en bueltan. Egunez egun eman dira sariak, eta orain, herritarrek aukeratuko dute argazki guztien artean zeinek merezi duen sari berezia. Argazkiak Urumeako Kroni­karen Facebookean daude, eta Atsegin dut gehien jasotzen dituenak irabaziko du saria. Ezinbesteko baldintza da argazki bakarra aukeratzea: argazki bat baino gehiagori Atsegin dut ematen dionaren botoak baliogabeak izango dira. Igandera arte izango da aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!