«Ez da ordezko autobus parada jarri»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 2a, 02:00

«Azaroan aurreikusi genuena gertatu da. Errotonda berriaren obrengatik, Hernaniko nora­bi­de­an zegoen A1 eta A2 auto­busen parada kendu da, traba egi­ten zuelako, baina ez da ordezkoa jarri», kritikatu du Astigarragako EH Bilduk.
«Guk ohartarazi genuen, beharrez­koa izango zela Ibai-Lur pa­re­an beste bat ego­ki­tzea. Honek erakusten du, Udal Gober­nu­aren utzikeria eta axolaga­be­keria. Urtebe­te­an, EAJk argi utzi du ez duela ez gaitasunik, ez gogorik, Asti­garraga ondo kudeatzeko. Au­to­­bus lineekin eta mugi­kor­ta­sun politikan egiten dugun ba­­lan­tzea erabat negatiboa da».

«Erabiltzaileko 21,64 euro», sagardo garaiko zerbitzuak
Bestalde, EH Bilduk gaitzetsi du, sagardo garaiko gaueko au­to­bus zerbitzuak suposatu duen gastua: «Behemendiko au­to­bu­sak 5.000 euro baino ge­hi­a­go, eta Areizagakoak 10.454,04 euro kostatu zaizkigu astigar­ta­rroi. Azken horrek, 483 era­bil­­tzaile izan ditu; hau da, 21,64 eu­roko luxuzko bidaiak ordain­du ditugu astigar­tarrok».
Horregatik, bi zerbitzuak birplanteatzea eskatu du, eta ordezko ekimenak bideratuko dituela aurreratu du: «man­ten­tzen badira, erabiltzaile eta onuradunek ordain ditzatela, ez astigartarrok».
«EAJ eta EH Bilduren lehen­tasunak kontrajarriak dira. Guk medikura, lanera edo ikastera doan A3an esfortzua egitea eskatzen dugu; eta EAJk aisialdia eta parrandarako zerbitzuen alde egiten du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!