Atzo hasita hamabost egunez, ikusgai egongo da Orona Ideon, Welcome Donostia erakusketa. Nazioarteko eta bertako artisten lanak jarri dituzte bertan, Ongietorri gaiaren inguruan landutakoak
Baina erakusketa bakarrik ez, beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte egun hauetarako. Gaur bertan izango da aurrenekoa: mahai ingurua egingo dute, 17:00etan hasita, Agustin Unzurrunzaga (Amher), Ingi Mehus (Pocket Stories) eta Kave Bulamborekin (Women Without Borders), eta Noemí Menak moderatuta. Errefuxiatuen krisiari erantzunak ematen saiatuko dira.
Bihar, berriz, haurrentzako linografia tailerra izango da, baita sariak ere, onenentzako. Eta helduek, euskal dantzak (Agurra) ikasteko aukera izango dute bertan. Biak ere, eguerdiko 12:00etan.