BagaGiltzaren batzar irekia, Biterin gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 2a, 02:00

Herri galdeketa bultzatzen eta prestatzen ari da BagaGiltza plataforma, eta bide horretan, Batzar Nagusia deitu du gaur, Biterin, goizeko 10:30etatik 12:30etara. Herritar guztiei irekia da, eta prozesuaren erabakiak adostuko dituzte bertan. Modu berean, Astigarragako Gure Esku Dago taldea ere aurkeztuko dute batzarrean. Azken honek, gainera, bazkaria antolatu du Santio jaietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!