Asteazkenerako deitu zuen Herri Bilgunea, Hernaniko EH Bilduk, baina azken orduko agenda aldaketak tarteko, ostegunera atzeratu dute. Ordu eta toki berean izango da, 19:00etan Biterin, eta gaiak honakoak: Espainiako hauteskundeen balorazioa, eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begirako lanak.