«San Joanetan jai giroa, elkarbizitza eta errespetua izan dira nagusi»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 1a, 02:00

San Joan jaiak pasa berri dira eta Hernaniko Udalak balo­ra­zioa egin du dagoeneko. Kro-nikara bidalitako prentsa oharrean, Udalak herritarrek San Joan jaietan izan duten jokaera txalotu nahi izan du: «ekitaldi asko izan dira eg­u­notan eta gehienetan haundia izan da partehartzea. Gainera, giro ona, elkarbizitza eta errespetua izan dira nagusi».

«Salaketa gehienak, telefono mugikorrekin lotura»
Udalak azaldu duenez, sala­ke­tarik ez da egon ez sexu era­so­engatik ezta bestelako eraso­en­gatik ere: «Udaltzaingoak ja­­kinarazi duenez, salaketa ge­hi­e­nak telefono mugikorren lapu­rre­­tekin izan dute lotura. 14 sa­laketa jaso ditu Udal­tzaingoak jai hauetan, eta Er­tzaintzak 40, bai Hernanin eta baita inguruko he­rrietan ere, lapurtutakoaren be­rri ematen. Lapurreta gune ohi­­koenak tabernak eta barr­a­ka­guneak izan dira». Bestalde, azal­d­u dute, ekainaren 27an, goi­zal­de­an, lapurrak sartu zirela txos­na batera: «ustezko egile­ek diru kopuru haundi bat ze­ra­ma­ten gorputz osoan ez­kutatuta eta atxilotu egin zituzten».

«Eztabaida, animaliekin lotutako ekintzetan»
Azkenik, Udalak prentsa oha­rre­an dio, animaliekin lotutako eki­tal­dien inguruan eztabaida area­go­tu egin dela herrian: «hori mo­­du egokienean bi­de­ra­tzeko as­­moz, Udalak eta hainbat he­rri el­kar­tek osatzen duten Jai Ba­tzor­dean landuko da gai hori. Bes­talde, datozen San Joanak orain­dik ho­beak izateko lanean ja­rra­ituko dute Batzordeko kideek».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!