Mahai ingurua antolatu dute etzi, errefuxiatuen krisiari nola erantzun aztertzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 02:00

welcome Donostia erakusketaren bueltan izango diren ekitaldi guztiak aurkeztu zituen atzo Kenkt GKE-k, Hernanin. Do­nostia 2016 ekimenaren bueltan antolatu dituzte eta Oronak utzita, Galarretan duen Orona Ideo Gallery instalazioetan izango da. Aur­kezpenean azaldu mo­du­an,  helburua da, geroz eta anitzagoa den eta etengabe aldatzen den kontinente batek ematen duen ongietorria aztertzea. Bertako zein nazioartetiko 30 artisten ­ piezak bil­tzen ditu erakusketak: «artistek ongietorriaren bueltan duten interpretazioa egin dute eskultura, mar­go­lan eta argazkietan». Era­kus­keta uztailaren 1a eta 15a bitarteko asteburuetan izango da ikusgai. Bertaratzen di­renek gehien gustatu zaien ar­te­lana bozkatzeko aukera izango dute gainera; saria uztaila­ren 15­ean emango diete. Bestalde, atzo azaldu zuten SOS Arrazakeriak ere bat egin duela, eta beste erakusketa bat ere jarriko dutela bertan, egun berdinetan.

Izen haundiko hizlariak, etzi
Esan bezala, erakusketa izango da Welcome Donostiaren arda­tza; hala ere, beste hainbat jarduera izango dira honen bueltan. Atzoko prentsaurrean la­run­batean bertan izango den mahai ingurua azpimarratu nahi izan zuen Joxan Rodrigue­zek. Errefuxiatuen krisiari nola erantzun aztertuko dute gain ho­netan adituak diren lau la­gunek, «izen haundikoak guztiak»: Agustin Un­zurraga, Noe­mi Mena, Ingi Me­hus eta Kave Bulambok. Orona Ideo  Ga­­lle­ryn izango da, etzi, 17:00etan. As­teburu honetan, baina igan­dean, umeentzako tailerra ere an­tolatu dute Atse­gin­degin 12:00­etan. Eta gaiarekin lotuta, hel­duentzako agurra dantza­tze­ko tailerra ere antolatu dute.

Ordutegia
Ostirala
17:00-21:00
Larunbata eta igandea:
11:00-14:00 eta 17:00-21:00

Ekitaldiak
Uztailak 1 
17:00 Ate irekiak

Uztailak 2, 
17:00-19:00 Mahai ingurua ‘Errefuxiatuen krisiarentzako erantzunak’ 

Uztailak 3, 
12:00 Haurrentzako margo tailerrak eta helduentzako Euskal Dantza tailerra (Agurra). Atsegindegin.

Uztailak 8, 
17:00 Artisten solasaldia

Uztailak 9, 
19:00 Jam Session: Josh Brister (USA), Hatikan (Hernani), Lorratzak (Andoain), Ana Basozabal (Durango) eta bertsolariak.

Uztailak 15, 
20:00 Bukaera eta sari banaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!