Batzar nagusia deitu dute etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 02:00

bagagiltza herri galdeketa bultzatzen ari den plataformak Batzar Nagusia deitu du etzi, larunbata, 10:30-12:30 ordutegian, Biterin. Proze­suari dagozkion erabakiak adostea da asmoa. Batzarra herritar guztiei zabalik dagoela gogoratu dute, parte hartu eta ekarpenak egiteko. Gaior­dena da:  Asti­garra­gako taldearen aurkezpena, herri galdeketaren legalizazioa, ‘Gal­de­ra’ lan taldearen aurkezpena, eta galdeketa prozesua: sinadura bilketaren kanpaina, ekitaldiak, egitasmoak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!