«Telelaguntza zerbitzua ez da inoiz ordaindu behar eskudirutan, etxean»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 02:00

Udaleko gizarte zerbitzuen sailak azaldu duenez, Her­naniko adineko pertsonak dei­ak jasotzen ari dira azken egun hauetan, Eusko Jaur­laritzako Telel­a­guntza Zer­bitzuaren ize­nean: «dei ho­rie­tan esaten diete bisita bat jasoko dutela eta dirua prest izateko». Hernaniko Uda­lak argi utzi nahi izan du pro­zedura horiek ez direla horrela egiten: «hori ez da te­lelaguntza eskatzeko pro­ze­dura; Eusko Jaurlaritza ez da dei horiek egiten ari. Tele­laguntza zerbitzua eskubidea da, eta Udaleko Gizarte Zer­bitzuen bidez egiten da es­kaera. Inoiz ez da es­ku­di­rutan etxean ordaindu behar». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!