Udaleku irekiak: oporrez gozatzen hasteko aurreneko geltokia

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 02:00

San Joanak pasata, udako oporrez gozatzen hasiak dira Hernaniko neska-mutilak. Hernaniko Udalak Udaleku Irekiak antolatu ditu aurten ere, eta herriko umetxoentzat plan perfektua izaten da udaraz jolasean eta euskeraz disfrutatzeko. 
Atzo izan zuten aurreneko eguna, eta uztailaren 22ra bitartean, egunero elkartuko dira, astelehenetik ostiralera, herrian barrena hainbat plan eta jolas egiteko. Urteroko le­gez, datozen aste hauetan de­netatik egiteko aukera izango dute: al­txorraren bila, txo­txon­­gi­loak, tailerrak, jolasak... Eta baita ere, hain estimatuak dituzten eki­taldiak: San Fer­min e­gu­na, ige­ri­le­kuetara irteera, ur festa... 

Kirol udalekuak, astelehenetik aurrera
Gaztetxoentzat ere izango dira udalekuak aurten. Kasu ho­ne­tan, kirola eta euskara dira ar­datza. 120 lagun inguruk e­man dute izena, eta talde ez­berdinetan banatuta ibiliko dira. Astele­henean izango dute au­rre­neko eguna eta uztai­l­a­ren 22ra arte luzatuko dira. Ize­nak berak dioen moduan, ki­rol hauetan parte hartzen du­ten gaztetxoek hainbat ki­rol praktikatzeko aukera izaten dute: piragua, errugbia, hondartza... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!