Kontzertu solidarioa emango dute bihar, ostirala, Hernaniko Ozenki abesbatzak eta Doinu Zaleko akordeoi orkestrak, Jose Antonio Pascual organistarekin batera. Orion izango da kontzertua, San Nicolas de Bari parrokian. Helburua da dirua lortzea, Hego Afrikatik ekarri dituzten haur gaztetxoei eguneroko hiru otorduak ordaintzeko. Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da.