Abiadura Haundiko Trenaren obrak medio, Ibarluze industrialdean, arraun elkartearen inguruan, behin behineko ur hornidura desbideraketa bat egin dela jakinarazi du Udalak. Azaldu dutenez, orain bertako tajoa bukatzen ari dira, eta ur hornidura sarea txukun uzteko lanak bideratzeko, ur mozketa programatua egin behar dute bihar. Jakinarazi dutenez, mozketak eragina izango du Ibarluze, Lastaola eta Epele industrialdeetan, gaueko 21:00etatik 00:00etara bitartean.