Aurrekontu parte-hartzaileak martxan jarri ditu aurten ere, Udalak. Herritarrek 88.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera dute. Horretarako, uztailaren 4ra bitartean, proposamenak egin ditzakete; gehienez, sei. Eskuorriak etxeetan banatu dituzte, eta bilketa puntuak jarri dituzte udaletxean, kultur etxean, anbulatorioan, kiroldegian eta zaharren egoitzan.