Herriartekoan joan den urteko txapelduna da Azpeitia, eta aurten ere finalerako pasea lortu dute. Bidean, finalerdietan, Hernani gainditu behar izan du Azpeitiak. Joaneko partiduan zail jarri zitzaizkion gauzak Hernaniri, hiru partiduak galdu baitzituen. Finalerako pasea lortzeko modu bakarra zen, beraz, hiruak irabazi eta tantuak ere aldeko izatea. Bueltako partidua, etxekoa, 2-1 irabazi zuen Hernanik. Kadete eta nagusi mailako partiduetan gailendu ziren etxekoak. Garaipen horiek, ordea, ez ziren nahikoak izan, finalerako pasea lortzeko.
Finala; Astigarraga-Azpeitia
Herriarteko final haundia igandean jokatuko dute Astigarraga eta Azpeitiak, Atano IIIn, 10:30etan.
Erreka txapeldun, Berria txapelketan
Final haundia bizitu zuten igandean kiroldegiko frontoira gerturatu ziren pelotazaleek. Erreka eta Ilunperen artean izan zen txapela lortzeko lehia, eta aurrenekoa izan zen nagusi, bi eta bat irabazita. Afizionatu mailan urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat izaten da Berria Txapelketa.