Askekintzako kideek sokamuturraren kontrako protestak egin dituzte San Joan jaietan. Bertan gertatutakoak salatzeko asmoz, adierazpena egin du Askekintzak, sare sozialetan: «lehenengo egunean aktibista batek agresio bat jaso zuen. Bigarren egunean, Ertzaintzaren eta bertako pertsonen mehatxuak entzun behar izan genituen. Festa hau defendatzen dutenak guztiz segurua eta minik gabekoa dela diote. Azken egunean, ordea, zezenari adarra puskatu zioten eta odoletan hasi zen».
Adierazpenean animaliak bakean uzteko eskatzen dute: «injustua da animaliak bere gogoaren kontra erabiltzea, utzi animaliak bakean! Lotsa sentitzen dugu Hernani bezalako herri borrokalari batean oraindik animaliak erabiltzen direla ikustean».
Askekintzak sokamuturreko bideoa ere igo du sare sozialetara: Askekintza-Liberacion animalista da taldearen izena.