Sagastialdeko 16 etxebizitza tasatuetarako, eskaera zabalik

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 29a, 02:00

Sagastialde eremuan etxebizitza tasatu bat eskuratu nahi duten hernaniarrek, egin de­za­kete eskaera dagoeneko. To­ki­ko Gobernu Batzordeak, ekai­naren 17ko bilkuran onartu zituen  oinarriak, Sagastialde Sekto­re­ko sustapen pribatuko 16 etxebi­zitza tasatu esleitzeko

Eskaera egiteko epea, zabalik
Hernaniarrek 20 laneguneko epea dute eskaera egiteko; kontuan izan behar da epea ekainaren 24an hasi zela. Eskaerak Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan eta Urkilla SLk Donostian  eta Hernaniko Karmelo Labakan dituen bulegoetan egin daitezke.

Zein dira baldintzak?
Udalak azaldu duenez, bizikide­tza unitateko kideren batek hiru baldintza hauetako bat bete beharko du:   ohiko bizilekua Her­nanin izatea eta azkeneko 2 urtetan bertan etengabe erroldatuta egotea edo gutxienez 5 urtez azkeneko 10­ urteetan; azkeneko 10 urteetan Her­nanin lan egin izana; eta eskaintza eskaera baino haundiagoa izaten bada, edozein pertsona onartuko da.
Bestalde, azaldu dute, etxebitzetako baten onuradun izateko, Euskadiko Etxebizitza Zer­­bi­tzu Publikoaren Etxe­bi­tzitza Es­kat­zailaren Erregis­tro­an inskribatuta egon behar duela eskaera egiten duen pertsonak, edo bizikidetza-unitatetik titular gisa azaldu nahi duenak. Di­ru­sarrerek 12.000 eta 50.000 eu­ro artekoak izan behar dute.

Zozketa, notario aurrean
Jakinarazi dute, etxebizitzak zoz­keta publiko bidez esleituko direla, Udaleko batzar aretoan, notario aurrean. Bestalde, gogoratu dute esleitutako etxebizi­tzek titularren ohiko etxebizitza iraunkorrak izan behar dutela: «ezingo zaio beste bati utzi; ezta  ere hilabeteko epean segidan hutsik mantendu, horretarako arrazoi justifikatu bat ez badago; ezingo da, ezta ere, bigarren etxe­bizitza gisa edo beste erabilera baterako erabili».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!