Astigarraga, Herriarteko finalean!

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 29a, 02:00

Ederra lortu dute As­ti­ga­rra­gako pelotariek: He­rria­rteko finala jokatzea. Orain disfru­tatzeko garaia iritsi da. Az­peitiaren kontra jokatuko du­te final haundia, eta ira­baztea buruan izanda, disfru­tatzea izango da kasu hone­tan helburua: «sorpresa ema­tea». Atano III pelo­tale­ku­an joka­tu­ko da finala, igan­dean, 10:30­etan. Finalerdie­tako bu­el­takoa Astigarragan jokatu zen igandean, eta sekulako gi­roa izan zen. Azkoitia men­de­an har­tu zu­ten etxeko pe­lo­ta­riek: kade­te­tan 2-22 gal­du bazuten ere, ju­beniletan 22-0 eta nagusitan 22-6 irabazi zu­ten.
Finalerako sarrerak, ohiko tabernetan daude salgai. Bestalde, finalaren ostean bazkari herrikoia antolatu dute Petritegin, eta Ikatza, Bukoi, Sagartxo eta Zipotzan daude zerrendak; edonork eman dezake izena!

Guretzealde, finalerdietan
Gurutzealdek ere, hitzordu ga­­rrantzitsua zuen aste­bu­ruan. Euskal Herriko elite txa­­pelketako, final laurdenak jo­ka­tu zituzten trinketean, bi­na­ka. Abadiñon jokatu zen par­­tidua, eta 40-20 nagusitu zi­­ren Cilaurren eta Gurutze­al­de, Loitegi eta Kandelaren kon­­tra. Guretzealderen esa­ne­tan, uste baino errazagoa izan zen partidua. Hurrengo zita os­tiralean du, iluntzeko 19:00­etan, Abadiñon. Fi­nalerako pasea izango dute jo­koan Cilaurren eta Gu­rutzealdek, Maiz eta Ar­bizuren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!