Kiroldegiko obra egiteko hitzarmena sinatuta, Diputazioak eta Udalak

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 29a, 02:00

Gipuzkoako  Foru Aldundiak diruz lagunduko du Kirol­de­gia berritzeko proiektua. As­ti­garragan sinatu zuten hi­tzarmena Denis Itxasok, Kul­tura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak, eta Je­sus Mari Santosek, Astiga­rragako alkateak. Hitzarme­nak jaso­tzen du Astigarra­gako K­i­rol­degia birmoldatze­ko proi­ek­tua diruz lagunduko duela Di­putazioak, ge­hi­enez 300.000 eurorekin. Foru Al­dundiak 2014-2016 aldiko eki­pamendu planean aurreiku­si du laguntza. Proiektua bi fasetan dago banatuta, eta egingo diren berrikuntzak dira: aldagelak berritu, gim­nasio berri bat egin eta es­talkia konpondu.

Kiroldegiko obretan bisita
Denis Itxaso Astigarragan zela aprobetxatuta, Kirol­de­giko obrak ikustera gerturatu ziren Diputatua eta Gobernu Taldeko ordezkariak. Halako birmoldaketek duten ga­rran­tzia azpimarratu zuen Itxasok, batez ere Gi­puzkoan instalazio berriak egiteko egun dauden zailt­asunak ikusita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!