‘Maialen’ Bilbon ikusteko autobusa jarri du klubak eta zabalik dago izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 02:00


Gipuzkoako Traineru Ligan, laugarren jardunaldia izango da jokoan etzi Bilbon. Estropada 16:30etan jokatuko da, Deustuko klubak antolatuta. Hernaniko arraun elkarteak autobusa jarri du; bertan joango dira Maialen traineruko kideak eta Hernaniko zaleak. 13:15etan aterako da Atsegindegitik. Interesa duenak hernani.arrauna@gmail.com helbidera idatzi behar du. Prezioa 10 eurokoa da eta 5 euro gehiagorengatik Aupa Maialen kamiseta eskuratu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!