Udako oporrak, Astigarragatik atera gabe

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 29a, 02:00

Santiagomendin barrena oinez, Sagardoaren Bidea jarraituz

Bidean zehar dauden panel haundietan, ibilbidearen nondik norakoak azaltzen dira, baita grafikoki ere.

Mendiko planak oso ohi­koak izaten dira euskal­dunon artean, eta Asti­ga­rragan ere, badago horre­lako plan bat egiteko au­kera. Santiagomendi men­dian ba­rrena pasatzen den Sagar­doaren Bidea da horietako bat.
Rezolatik hasita
Rezola sagardotegiaren pa­rean hasi daiteke ibilal­dia; hortik gora, ez dago gal­tzeko arriskurik. Izan ere, tarteka azalduko dira norabidea adierazten du­ten seinaleak. Horiez gain, ibilbidean zehar dauden panelek, historiari buru­z­ko datuak ematen dituzte, baita ibilbidea azaldu ere.

Hamaiketakoa, ermitan
Jada goran, ermitako me­ren­deroan egin daiteke ha­mai­ketakoa, etxetik era­­man­dako jaki eta edariekin.

 

Sagardoetxera bisita, eta bapo bazkaltzera

Txotx denboralditik aparte, sagardotegiak beste modu batera ezagutzeko aukera eskaintzen dute herriko sagardogileek.

2016garren urtean Sagar­doetxeak ateak ireki zitu­e­netik, aukera mordoa es­kaintzen ditu urte osoan zehar. Horien artean, arra­kasta haundia izan du­en plan berezia: bisita gi­datua Sagardoetxean ze­har, eta ondoren, bazkaria (edo afaria) sagardotegi ba­tean.

Hiru jarduerako plana
Hiru orduko plana da, hi­ru jardueraz osatu­ta­koa: Sa­gardoetxea, euskal sa­gardoaren museora bi­sita eta sagardo, muz­tio eta likore dastaketa; kizki bi­dezko sagar bilketa; eta bazkaria edo afaria sagar­dotegi batean.

Erreserbak, Sagardoetxean bertan
Informazio gehiagorako edota erreserbatzeko: 943 55 05 75 (Sagardoetxea).

 

Bizikletan bueltaxka, eta plast!

Eguraldi onarekin, Astigarragatik Martutenera bizikletan joatea plan polita da. Ondoren, igerilekuan bainua emanez bukatzeko.

Uda sasoi ona da, bizikleta atera eta bueltaxka bat ema­­teko. Are gehiago, egu­raldiak laguntzen badu.
Bueltaxka arina, zail­tasun gutxikoa, izan dai­teke, adibidez, Astiga­rraga­tik Martutenerainoko pa­se­­o­txoa egitearena. Gaine­ra, bide hori Donostiaraino lu­zatzeko aukera ere badago.

Igerilekura, frexkatzera
Bueltaxka eginda, kirolde­giko igeri­le­kuak oso apro­posak izan daitezke gorpu­tza zertxobait frex­katu eta beroari aurre egiteko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!