AHTaren obrak direla eta, ur hornidura desbideraketa bat egin dute Ibarluze poligonoan, eta orain, sarea txukun uzteko lanak bideratuko dituzte. Horretarako, ur mozketa programatua egingo dute ostegunean, gaueko 21:00etatik 00:00etara, Ibarluze, Lastaola eta Epele poligonoetan.