Eider Alonso lider, Zaragozan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 02:00


Emaitza bikainak lortu dituzte beste behin Hernaniko Denontzat taldeko kideek Eternal Running Zaragozan. Emakumezkoetan, Eider Alonso onena izan zen sailkapen orokorrean; Ana Rodriguezek laugarren egin zuen (1go bere kategorian); eta Izaskun Cantabellak bosgarren. Gizonezkoetan, Ismael Mateo podiumera igo zen, hirugarren postua eginda; eta gainera, lortutako puntuazioarekin, ER Zirkuito Mundialeko lehenengo postura igotzea lortu zuen. Azkenik, eta taldeka, onenak izan ziren Denontzat taldeko kideak: Gorka Orue, David Garcia, Oscar Fernandez, Izhar Rivero eta Ismael Mateo. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!