Azken eguna, argazki onena aukeratzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 3a, 02:00


Sari berezi bat emango du aurten ere Kronikak, San Joan jai­en bueltan antolatutako argazki lehiaketan: herritarrek erabakiko dute argazki guztien artean zeinek merezi duen sari berezia. Argazkiak Urumeako Kroni­karen Facebook­ean daude ikusgai, eta Atsegin dut gehien jasotzen dituenak irabaziko du saria. Ezinbesteko baldintza da argazki bakarra aukeratzea: argazki bat baino gehiagori Atsegin dut ematen dionaren botoak baliogabeak izango dira. Gaur da botoa emateko azken eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!