Final laurdenetan da Aranoko Pala Txapelketa, eta gaur jokatuko dira lau partiduak, semifinaletara sailkatzeko lehian.
Goizeko 10:15etan hasiko da aurreneko partidua: Salegi eta Lozano, Joseba eta Iñakiren kontra. Bigarrena, berriz, 11:00ak aldera jokatuko dute, Markel eta Aritzek, Eztebe eta Ganixen kontra.
11:45etan izango da hirugarrena, Loidi eta Amasek jokatuko dutena, Manterola eta Lizeagaren kontra. Eta bukatzeko, 12:30etan, Ruiz eta Zubimendik, eta Lazkanok eta Galarragak jokatuko dute.