Leitzarako buelta eginda, 57garren aldiz

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 28a, 02:00

Elur Txori elkarteak hilaren hasieran antolatu zuen, urtero bezala, Hernani-Leitza ibilaldia. Aurtengoa 57garren edizioa izan da, eta 30 bat lagun bildu ziren. Eguraldia lagun, goizeko 05:00etan abiatu ziren Hernanitik, eta eguerdi partean iritsi ziren Leitzara. Han, dutxatu eta Arakindegia jatetxean bazkaltzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, berriz, Toka Txapelketan aritu ziren, eta Joakin Garmendiak irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!