Gipuzkoako Ligan, beste bi estropada jokatu zituen Maialen traineruak asteburuan, eta hobera egin dute hernaniarrek. Larunbatean, Pasaian, zazpigarren izan ziren, Hondarribia menderatuta baina Deustoren atzetik. Igandean, berriz, lortu zuten bizkaitarrei aurrea hartzea, hiru segunduren tartearekin, eta seigarren izan ziren, Hondarribia eta Colindres ere atzetik utzita.
Sailkapen nagusian, zazpigarren jarraitzen du Maialenek, eta puntu bakarrera dauka Deusto.
Bestalde, ostiralean zozketa egin zuen klubak, Tilosetan jarri zuen postuan, eta hauek dira sarituak: 11 eta 235.