Saltoka eta dantzari, agur San Joan!

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 28a, 02:00

Hurrengo urtera arte agurtu zituzten San Joanak, atzo, her­naniarrek. Baina ez tristura eta ez pena, alaitasun ede­rre­an bukatu zituzten jaiak, az­keneko egunaz gozatzen!
Eta minutu bakoitza apro­be­txatzeko, goizean goiz es­na­tu zituzten txistulariek, diana joaz. Sokamuturra eta Azeri Dantza izan ziren, atzo ere, eguneko aurreneko zitak. Gero, bolatokia jarri zuten Pla­zan, eta aizkolariak aritu ziren Ti­lo­­setan. Arratsaldean, San Joan Konpartsa aritu zen kalez kale, garai bateko jantziekin eta Murua Jauregiaren erre­plika­re­kin. Eta gauean, musi­kak eta Dea­bru Beltzen ikuski­zu­nak jarri zuen giroa, gauer­di­an bandera jaitsi baino lehen.

Burugain nagusi, bolan
Larunbatean jokatu zen Her­na­­niko Bola Txapelketako az­ken tiraldia, Floridan, eta Lize­a­ga izan zen onena, 36 brilarekin. Txapelketa, ordea, Miguel Bu­ru­gainek irabazi zuen, 102 bri­larekin, Antonio Miner (101) eta Miguel Arrozpideren (101) aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!