Bazkarirako deia, 47an jaiotakoei

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 9a, 02:00

Irailaren 17an bazkaria egingo da, 1947an Hernanin jaiotako gizon-emakumeak elkartzeko. Argitu dute ez dela kinto bazkaria izango; urte horretan jaiotako gizon-emakume guztiak daude bazkaritara deituta. Izena irailaren 6a baino lehen eman behar da: 943 21 66 64 (Pepi), 943 31 22 18 (Maite) edo 664 10 27 64 (Anun). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!