Larunbatean inauguratuko du lokal berria Hernaniko PSE-EEk, Laiztiaga auzoko 8garren zenbakian. Goizeko 11:30etan izango da hori, eta bertan egongo dira Idoia Mendia, lehendakari izateko PSE-EEren hautagaia, eta Pablo Peñacoba, Hernaniko PSE-EEren idazkari nagusia.