Iker Ormazabal finena, Miguel Olloren oroimenezko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 27a, 02:00


Berrogeita zortzigarren urtez, Miguel Olloren omenezko tiro txapelketa jokatu da San Joan jaietan, Txantxangorri elkartean. Aurten 27 neska-mutilek hartu dute parte, eta irabazle nagusia, 77 punturekin, Iker Ormazabal izan da; berarentzat izan ziren irabazlearen oroigarria eta saria. Asier Iztueta eta Silvia Lasa geratu ziren bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. 13 urte bitarteko
txa­pelketa Oier Eskiza­balek irabazi zuen, 59 punturekin; eta bigarren eta
hirugarren sailkatuak, Txomin eta Ibai Agirresa­robek, puntu berdinak eskuratu zituzten: 58 puntu. Azkenik, airezko karabina bat zozketatu zuten, eta kasu
honetan saria Iker Dasilvak jaso zuen. Oroi­ga­rriak eta sariak banatu zituzten
partehartzaile guztien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!