Eguzkiaren faltan, buruhaundiak!

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 27a, 02:00

Urteroko legez, aurten ere euria Hernanin izan da San Joan jaiez gozatzen. Eguzkiak berotu gabeko bizkarrek ordea, erraldoi eta buruhaundien berotasuna sentitu dute. Atzo eguerdi partean atera ziren Kriskitiña dantza taldearekin eta Ostargi erraldoi konpartsarekin, eta noski, asko izan ziren hauengandik ihesi ibili zirenak! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!