Goiz Eguzkiko lagunentzat ekainaren 26a izaten da urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Herri jolasekin hasi zuten eguna, eta ondoren egin zuten gimnasia erakustaldia! Sasoi bete-betean daudela erakutsi zuten, baita festetan ere. Saribanaketa eta luntxarekin errematatu zuten eguna.