Bost egun borobil pasata, jaiei agur esateko garaia

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 27a, 02:00

Bost egun potente atzean utzi, eta gaur egingo zaio agurra aurtengo San Joanei gauerdiko 00:00etan Udale­txeko balkoietik egingo du­ten bandera jaitsie­ra­rekin.

CD Hernani eta Xalaparta, bandera jaitsiera
Jaien hasieran egin zuten bezala, CD Hernani taldeko eta Xalaparta txarangako ki­deak izango dira arriadako protagonista. Banderak jei­tsi, eta azkeneko aldiz abes­tuko dute «Ta San Joan, beti zaitut gogoan...».

Zezen suzkoa, segidan
San Joan zortzikoaren notek, beste kanta bati emango diote bidea. «Ai Hernaniko zezen suzkoa, izan zaitez zorio­nekoa»  abestipean sartuko dira zezen suzkoak Plazara. Bertan hainbat buelta eman, herritarrak pixka bat izutu, eta hurrengo urtera arte esango diete agur herna­niarrei.

Incansables, nekatu arte
Baina festa giroari ginda jarriko diona Incansables txaranga izango da. Dan­tza, salto eta irri artean, gor­putzak nekatu arte egingo dute Kaxkotik buelta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!