Tailerrak, dantzaldia eta puzgarriak, txikienentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 27a, 02:00

Bereziki haurrek ederki disfrutatu ohi dute festetaz, batez ere, bereziki be­raientzat antolatutako ekin­tzekin. Egunero izan da zerbait etxeko txikie­nen­tzat, eta azkeneko eguna ez da gutxiago izango. Goizean goizetik hasi eta arra­tsaldera arte ez da pa­rrandarik faltako herriko haurrentzat.

Atsegindegi, elkargune
Goizeko 10:30etan hasiko dira haurrentzako ekintzak. Atsegindegin izango da aurrenekoa: Kolore Guztiak fes­ta, hain zuzen. Izen be­re­ko elkarteak antolatuta, hain­bat tailer izango dira, baita arabiar jakiak das­tatzeko aukera ere. 

Hori bukatuta, Standa Banda taldea igoko da Atse­gindegiko oholtzara, eta ber­tatik dantzan jarriko ditu  txikiak, eguerdiko 12:00e­ta­tik aurrera.

Marrazki lehiaketaren sari banaketa, Biterin
Bitartean, 11:00etan, bana­tuko dituzte ekainaren 23an egindako marrazki lehiake­taren sariak, Biterin.
Puzgarriak, eta pottokak eta zezen txikiak, arratsaldean
Bukatzeko, puzgarriak ja­rri­ko dituzte Atsegindegin, 16:00etan. Eta 17:30etan, azkeneko al­diz izango dira pottokak eta zezen txikiak Latsun­beko zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!