Azkeneko maskurikadak, gizon eta emakumeek

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 27a, 02:00

Jaien bukaerarekin batera, Hernanin hain berezkoak diren ekintzei agur esango diete herritarrek. Horietako bat izango da Azeri Dantza. Jaietako bereziena da eka­ina­ren 27koa, gizon zein ema­kumeek parte hartzen baitute. 
Goizeko 09:00etatik aurre­ra, beraiek emango dituzte aurtengo azkeneko masku­rikadak, eta orduan ikusi ahal izango ditugu azkeneko sufrimendu aur­pegiak, baita ere.
Beti bezala, Plazan hasi eta kalebuelta egingo dute Kaxkoan zehar; Plazara buel­ta egin eta bertan azkeneko aldiz dantzatzeko.

Azkeneko sokamuturra, ere bai
Aurretik, azkeneko zezenak aterako dira goizeko 07:30e­tan hasiko den sokamu­turran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!