Betikoak txarangak jarri zuen musika, giroa eta erritmoa, atzo arratsaldean. Kaxkoko kaleetan barrena ibili ziren, kalerik kale eta tabernaz taberna, hain ezagunak diren doinuen airera hernaniarrak pozez betez. Eta pozez bete bakarrik ez, pasa ziren toki bakoitzetik,
dantzan jarri zituzten herritar guztiak!