Hondarribian hasi zen aurreko astean Gipuzkoako emakumezkoen VII. Traineru Liga, eta bertan izan zen Maialen trainerua. Zortzigarren egin zuen aurreneko jardunaldia, eta marka hori hobetzen saiatuko da aste honetan. Horretarako, bi aukera izango ditu. Gaur izango du aurrenekoa, Pasaian izango da arratsaldeko 17:30etan hasita. Bihar, aldiz, Getarian jokatuko du eguerdiko 12:00etan.