«Ospe haundia dute Hernaniko San Joanek eta sekulako giroa egotea espero dugu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 26a, 02:00

Vendettaren abesti ospetsuenetako bat da 'Ekainak 24' «San Joan sua senti nahirik...». Zer dira Vendettarentzat San Joan jaiak?
Ekainak 24 kantua Pellok konposatu zuen. Arbizun oso festa garrantzitsuak di­ra San Joanak. Kantu hori preso ohi bati eskainia da­go, eta bertan isladatu nahi izan da bere herritik urrun, bere herriko gau kuttunetik urrun bizi den presoaren egoera, maite dituenen­gan­dik urrun sentitzen duena.

Hernanin ere San Joanak ospatzen dira, eta gaur bertan izango zarete, egitarauaren parte baitzarete. Zer espero duzue Hernani bezalako plaza batetik?
Ez dugu sekula Hernanin jo. Baina badakigu, berez, giro aparta daukan herria dela Her­nani. San Joanek ospe haundia dute, beraz seku­lako giroa egotea espero dugu.

Osagai guztiak mahai gainean daude beraz: festa giroa, plaza bezalako eszenatoki berezia... Zer emango du Vendettak?
Vendetta taldea eszenatoki gainera dena ematera ate­ratzen da beti, eta Hernanin ez da gutxia­gorako izango. 4 diskoetako onena es­kainiko dugu, energia guztiarekin.

Zein da festa giroan edo areto itxi baten jotzearen diferentzia? Zer nahiago duzue?
Agertoki bakoitzak badu be­re xarma. Toki txikien bero­tasuna, festibal haundietan izaten den jende piloa... guztiak ditugu gustoko.

«Eszenatoki gainean dena ematera ateratzen gara beti, eta Hernanin ere ez da gutxiago izango. Lau diskoetako onena eskainiko dugu, energia guztiarekin»

'Begitara begira' eta ‘Udarako gau luzeak' bezalako abestiekin egin zen ezagun Vendetta. Zuentzat ere abesti bereziak al dira horiek? Baduzue beti kantatzen duzuen abesti feticherik?
Horiek izango dira agian esanguratsuenak. Baina ba-dira asko niretzat behitzat kuttunak direnak; Leña al fuego edota Polvora esate baterako.

Gaurko kontzertua lan modura biziko duzue, hala bukatzean zuek ere izaten duzue festarako gogorik?
Baliteke Hernaniko kale­e­ta­ko giroa dastatzen ge­ratzea, arriskua dago... jejeje!

Izan zarete aurretik Hernaniko San Joanetan?
Ni juergan bai, Ibartarra naiz eta gertu daukat. Besteak ezetz esango nuke.

Behin baino gehiagotan erantzun behar izango zenioten galdera honi: nondik dator Vendetta izena? Vendetta, zeri edo zeini?
Tokatu zaigu bai galdera honi erantzutea. Guretzat ez du esanahi berezirik. Sonoritatea gusta­tzen zi­tzaigun, hitz polita zen eta horrela jarri genion izena taldeari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!