Faboritoen artean zeuden hasieratik, eta esperotakoa bete dute: Doneztebeko Erreka eta Azpeitiako Ilunpe klubek jokatuko dute Berria Txapelketako finala gaur, 17:00etan hasita, frontoian. Norgehiagoka ikusgarria espero da.
Azpeitiarren alde, kadeteetan
Mailako pelotari onenetakoak ariko dira jokoan, kadeteetan. Doneztebearren klubaren alde ariko dira Telletxea eta Apezetxea; azken hau, atzelari onenetakoa, kadete mailan. Ilunperen alde, berriz, Iriarte eta Egiguren ariko dira; biak, aurrelariak. Hala ere, oso bikote indartsua osatzen dute, eta azpeitiarrak dira faborito.
Seniorren partidua izango da erabakigarria.
Doneztebera balantza, jubeniletan
Hurrengo partiduan, berriz, Erreka da faborito, denboraldian jokatutako ia guztia irabazi baitu bikote honek. Hain zuzen, Salaberriak eta Mariezkurrenak. Baina maila honetan ere, jubeniletan, pelotari onenetakoak ariko dira gaurko partiduan, eta Ilunpeko Alberdi eta Odriozolak ez dizkiete gauzak erraztuko.
Seniorretan, zalantza
Badirudi gaurkoan seniorren partiduan erabakiko dela finala. Errekatik, Bakaikoa eta Gorritik jokatuko dute, eta Ilunpetik, Etxaniz eta Murgiondok. Ikuskizunik ez da faltako gaurkoan.